Saludo del Alcalde

Ongi etorri Ajangizera!

Urdaibaien askotan zilegi ez bada ere, inoren etxean, zuenean, leihotxo bat eraiki nahi izan dugu webgune honekin, nahi duzuenean gure etxea, zuen etxea, bertatik bertara ikus dezazuen.

Txikia beti kaltetua izaten da handiaren ondoan. Euskal Herria Espainia eta Frantzia bitartean dagoen herritxoa dela esaten digute; Ajangiz berriz, Gernika ondoan dagoen herrixka. Gure herria eremuz Ciudad de Vaticano eta Monaco bera baino handiago izateak baina, ez gaitu gu hauek baino handiago egiten, Gernika Ajangiz baino handiago eta Espainia eta Frantzia Euskal Herria baino handiago egiten ez dituen moduan. Gure txikitasunean gure elkartasun, nortasun eta herriarenganako maitasunean dago gure handitasuna eta horixe erakutsi nahi dugu hemen ere.

Bildu gara eta bildu nahi zaituztegu, bat eta bat, bi barik, bat direnean lortuko baitugu benetako batasuna, benetako askatasuna.

Agur bat.

Mikel Ander Zubizarreta

Noticias y agenda