UEMA – Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea

Ajangiz Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren erdigunean kokatutako herri euskalduna da: ia biztanleriaren %100 euskalduna da. Herriko giro euskalduna kontutan hartuta, udalak beti egin du ahalegina herritarrei euskaraz bizitzeko aukerea emoteko. Euskararekiko herriak duen konpromesuaren adierazle, 2000 urteaz geroztik Ajangiz Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen partaide da.

Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea (UEMA) 1991ko martxoaren 16an sortu zan, helburu nagusi honekin:

  • Udalerri euskaldunetan herritarrek egiten daben bizitza sozial guztia, publikoa zein pribatua euskaraz izan dadin bideak urratzea
  • Udalerri euskaldun guztiek bat eginda, euskara nagusi izango dan lur-gunea osatzea
  • Udalerri euskaldunen garapen sozio-ekonomikoa eta sozio-kulturala bultzatzea
  • UEMA