Albisteak

 
Ajangizko armarria eta biscaytik fundazioko logoa

Bizkaiko Foru Aldundiak martxan jarritako BiscayTIK proiektuan hilabeteetan zehar lanean aritu ondoren, Ajangizko Udalak dagoeneko webgune berria du.

www.ajangiz.net ataria, plataforma moderno, intuiziozkoago eta erabilgarriago bat da.

Helburua gure herriko egoera ahalik eta era argi eta azkarrenean eskaintzea da, eta erabiltzaileari udal-zerbitzu, turismo eta kultur eskaintzari buruzko informazioaren berri ematea.

Gune hau proiektu handiago baten lehenengo fasea da, epe laburrean herritarrei administrazioko izapideak etxetik egiteko aukera eskainiko diena.