Albisteak

 

EITa (Eraikinaren Ikuskaritza Teknikoa) egoitza erabilera duten eraikinen ikuskaritza teknikoa da. EITa egin eta udaletxean aurkeztu beharko dute, ondoren EAEko erregistro nagusian sartzeko, honako eraikin hauek: Eraiki zirenetik 50 urte igaro badira eta gehien bat egoitza erabilera duten eraikinak; eta Edozein izanda eraikinaren antzinatasuna, birgaitze, eraginkortasun energetiko edota irisgarritasun arloko diru-laguntza publikoak eskatu behar badira.

Ajangizko Udalak interesatuen (edo baimendutako pertsonen) eskura jarriko du udal artxiboan dagoen dokumentazioa, espedientea aztertu eta lagungarri izan daitezken dokumentuen kopiak eskatzeko.

Hau guztia eraikinaren antzinatasuna egiaztatzeko helburuarekin.

EITa aurkezteko egutegia (PDF 53,1KB)

EITa aurkezteko eraikinaren adina ziurtatzeko era (PDF 45,3KB)