Albisteak

 
Ajangizko Udalak prebentzio-neurri gisa, koronabirusaren krisia dela eta, aldi baterako itxi du Kultur Etxea, martxoaren 30era arte hain zuzen ere. Beraz, bertan behera geldituko dira bertan burutzen diren ikastaro guztiak: Zumba, Pilates, Yoga, Euskal Dantzak, bai eta KZ Guneko ikastarorik balego ere.

Era berean, herritarrei proposatzen die Euskal Osasun Zerbitzuaren gomendioei jarraitzea eta ahal den neurrian pertsonen pilaketak saihestea.

Sintomarik izanez gero, eztula, sukarra eta arnasa hartzeko zailtasuna, besteak beste, 900 20 30 50 telefonora deitu behar da. Ondo legoke 112 larrialdietako teléfono zenbakia ez erabiltzea.