Albisteak

Cartel con el programa  

AJANGIZKO III. EUSKAL JAIA
Urriaren 20an Ajangizko Euskal Jaiaren hirugarren ekitaldia ospatu zen Kanpantxun. Ajangizko Xaguxarrak Gazte Elkarteak antolatutako jaiak 70-80 pertsona inguru bildu zituen egun euritsuari aurre eginez. Pregoiaren ondoren trikitixak lagunduta baserriz baserri abiatu ziren poteoan, etxe bakoitza egun horretarako bereziki atonduta ikusteko aukera paregabearekin. Kanpantxuko frontoian ospatutako bazkariaren ondoren, jolas tradizionalek eta erromeriak eman zioten amaiera festari.  

Jaia Ajangizko Xaguxar Gazte Elkarteak antolatu zuen, Ajangizko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura sailaren babesean eta Maier S.Coop.en laguntzarekin.