Ingurumena

Ajangizko Udalak urteak daramatza ingurumenarekin zerikusia duten ekintzak bultzatzen, izan ere, bere kokapen estrategikoak (Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren erdi-erdian) ezin besteko egiten baitu natur baliabideak gizartearen garapenerako beharrezko iturriak direla ulertzeko.

Hildo honetatik, 2003 urtean Ajangizko Udalak, Ihobe, Urdaibaiko Biosfera erreserbaren patronatoa, Bizkaiko Foru Aldundia, Gernikako Behargintza erakundea eta Busturialdeko udalen arteko Udaltalde 21 Urdaibai-Busturialdea osatzeko hitzarmena onartu zuen.

Urdaibai-Busturialdeko Udaltalde 21en lehen lana, Toki Agenda 21 diseinatzea izan zen.

2004ko urrian, Ajangizek Europako Hirien Garapen Jasangarriaren bila akta, Aalborgeko karta onartu zuen, Ajangizko udalerriak dituen baldiabideen arabera, jasangarritasuna bultzatzeko ekintzak aurrera eramateko konpromesua hartuz.

Iraunkortasunaren alde egindako apostuak eta Tokiko Agenda 21 prozesuan murgilduta egoteak, Udalsarea 21, Iraunkortasunerako Euskal Udalerrien Sarean sartzeko aukera eman zion udalari. 2006ko martxoan Ajangiz Udalsarea 21, Iraunkortasunerako Euskal Udalerrien Sarean parte hartzeko erabakia berretsi, Euskal Autonomia Erkidegoko Iraunkortasunaren aldeko konpromisoa onartu eta 2005eko abenduan aurkeztutako Iraunkortasun diagonostikoa eta Ekintza plana onartu zituen udalak.

Urte berean, UDALSAREA 21, Iraunkortasunerako Euskal Udalerrien Sarea arautzeko marko berria onartu zen, erakunden arteako lankidetza espirituari eutsiz, oraingoan ur, energía eta garraio eskumenak dituzten administrazioak ere batuz.

Geroztik hona ugariak izan dira Ajangizko Tokiko Agenda 21eko iraunkortasunerako ekintza planean oinarrituta burututako aktuazioak: Hiri hondakinen bilketarako azpiegitura sendotu eta Udalerriko erreken hertzen garbiketarako kanpaina; Herriko aisialdi ekipamentuen egokipena eta Udalerriko erreken hertzen garbiketarako kanpaina, etabar.

Tokiko Agenda 21

  • Udalsarea21